Albisteak

 

Kirol Patronatuak 2019-2020 ikasturterako matrikula egiteko epea ireki du. Ikasturteko ikastaroak urritik ekainera garatuko dira. Guztira umeei, gazteei zein helduei zuzendutako jarduerak 19 izango dira. Ikastaroen prezioak 21 eurotik 69 eurora izango dira, kirolaren arabera. Gainera, kiroldegiko kide direnek beherapenak izango dituzte eta 65 urtetik gorakoek prezioaren % 50eko beherapena izango dute.

Umeei begira antolatu diren ikastaroak 6 dira: judo, karate, eskalada, skate, gimnasia erritmikoa eta pilota izango dira. Gazte eta helduei zuzendutakoak mantentze gimnasia, GAP, kardiobox, pilates edo aquagym izango dira, besteak beste.

Gimnasia erritmikoa, skate, judo, karate, defentsa pertsonala, pilates, pilota eskola eta eskalada ikastaroetan izena emateko epea irailaren 17a arte izango dira.

Mantentze gimnasia, zunba, GAP, aquagym, body training, biking, fitness funtzional, hirugarren adina, aquarunning, TRX eta kardiobox ikastaroetara joan ahal izateko bonuak irailaren 23an jarriko dira salgai, 09:00etan.