Albisteak

 
Futbolaren bi mito: Iribar (1943) mundo mailako atezainik onenetarikoa eta “Mauri” (Mauricio Ugartemendia (1934), Athletic-eko erdilaria. Biek ala biek ez zuten bazter utzi nahi, Gernika-Lumoko udalak antolatutako Pasealekuko Kirol Txapelketako sari banaketa. Udalarekin batera, herriko Gernika KESB, Gernika Atletismo taldea eta Arkupe pilota taldea ere izan dira antolatzaile. Benjaminak eta senior kategoriko ehun eta sei (106) taldek hartu dute parte txapelketan. Fubitoko 44 talde, 30 saski baloiko eta 32 esku pilotako. Iaz, esaterako, futbitoak 25 talde izan zituen eta 8 saski baloiak. Hortaz, aldea sekulakoa izan da aurton.

Pasealekuko kirol txapelketak, bestalde, iaz berreskuratu ziren, zortzi urte abaroan egon eta gero. Pasealekuko lehen kirol txapelketa 1978. Urtekoa da eta futbitoaren eskutik eman zen. Handik sei urtera saski baloiak ere bere tokia izan zuen txapelketan. Eta aurton, esku pilota ere gehitu zaio torneoari.