Albisteak

 

“Letren Etxola” izeneko liburutegi ibiltariak bere bidea egiten jarraitzen du eta Lurgorrira iritsiko da berehala. Aurretik, San Juan Ibarran izan zen. Ekimen kultural honek irakurketa eta mahai-jolasak bultzatzea du helburu herritarren artean. “Etxolak” irakurtzeko liburu xorta handia du, egunean eguneko egunkariak eta hainbat motatako aldizkari.

“Letren Etxolak” bi astetan zehar izango da auzoalde horretan, abuztuaren 12ra arte, hain zuzen ere. Eta zabalik egongo den ordutegia, hauxe da: goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:30era eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara bitartean.