Albisteak

 

Gernika-Lumok aurrera darrai Artea eta Bakea nazioarteko proiektuarekin. Proiektuak “Kids Gernika” deritzo. 2012. urtean eman zitzaion hasiera ekimen honi. Herriko udaleko zazpi eraikinetako fatxadak edertu zituzten pintura muralak jarrita. Jatorriak, honako hauek: Kanada, Japonia, Ginea Berria, Gernika-Lumo, India edota Austria. Egun, Bakearen Museoko fatxadan jarrita dagoen murala Hiroshimako haurrek egina da.

“Kids Gernika” proiektua Japonian sortu zuten 1995. urtean. Toshifumi Abe (Japonia), Tadashi Yasuda (Japonia), Kaoru Mizuguchi (Japonia) y Tom Anderson (EEBB) izan ziren proiektuaren sortzaileak. Hiroshimako bonbardaketaren 50. urteurrena gogoan hartzeko asmoz , lientzo baten bitartez. Proiektuaren ibilbidea luzea izan da eta hainbat eta hainbat herrialdetan izan da eta bost kontinentetan zehar. Asmoa eta helburua mundu zabaleko haurrak bakearen kulturan bultzatzea. Hori dela eta, mundu zabaleko haurrak inplikatu ziren proiektuan eta Pablo Picasso Malagako pintorearen”Guernica” obra ospetsuaren neurriko murala sortu zuten.