Albisteak

 

Kultura Etxea Fundazioak 2019 urteko diru laguntzetarako ohiko deialdiaren epealdia zabaldu du, kultura jarduerak bultzatzearren. Diru laguntzak norgehiagoka erregimeneko eran eman eta dirua irabazteko asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzenduta egongo dira eta, jakina, kultura sustatzeko jardueretan dihardutenei eskainiko zaie. Diru laguntza jasotzeko oinarriak hemen deskargatu ahal dituzu. Eta eskabideak egiteko epealdia indarrean izango da irailaren 30era arte, arratsaldeko 14:00ak arte.

Eskabideak Kultur Etxean aurkeztu beharko dira. Eta eskabidearekin batera, diru laguntza eskatzen den jarduera proiektuaren memoria ere aurkeztu beharko da.