Albisteak

 

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak abian jarri du dagoeneko doako bisita gidatuak “Ezagutu Gernika 12:00etan”. Ekimenak abuztuaren 15era arte iraungo du. Bisitariak herriko egonaldia luzatzea du helburu ekimenak eta areagotzea inpaktu ekonomikoa. Bisitariak Turismo Bulegora erakartzeko asmoz gauzatu da goizeko 10:00etatik 12:00etara bitartean. Eta aldi berean elikatzea aisia eta kultura alternatibo sujerikor batekin. Herriko gastronomia eta dendak ezagutzea helburu. Turismo Bulegoko arduradunen ustez, 500 pertsona inguruk izango du aukera, lau astetan zehar, ekimen honetaz gozatzeko. Lehen egunean hogeita hamar pertsonak hartu zuten parte bisita gidatuan.

Hiru gune garrantzitsu ikusgai

Hiribilduaren izen ofizialaren jatorriaren historia ezagutu ahal izango dute bisitariek, Gernikako Arbolaren garrantzia eta bonbardaketaren inguruko zertzeladak. Bisitaldiak 45 minutuko iraupena izango du eta hiru gune garrantzitsutan bilduko da: Foru plaza, Pasealekuko babeslekuak eta Batzarretxea.

Gastronomiak eta erosketak ere izango dute tokia bisitaldian zehar. Bonbardaketaren gaineko ibilbide autogidatua batzen duen liburuxka banatuko zaie bisitariei, eta horretarako, herrigunean sakabanatuta dauden 11 panel baliatu ahal izango dituzte.