Albisteak

Esta imagen se abrirá en una ventana nueva 

“Gernikako Jaiak 2019” kartelaren irabazlea Kortezubiko Oihane Abete gaztea izan da, Andra Mari eta San Roke jaiak iragartzeko kartelen lehiaketan parte hartu ostean. Hortaz, 2019ko  jaietako irudia izango da. Jaiak abuztuaren 14tik 18ra bitartean izango dira.

Hamar lan aurkeztu ziren lehiaketara eta honek irabazi du. Egileak 19 urte ditu eta animazio digitalerako ikaslea da. Bostehun euroko saria jasoko du.