Albisteak

 

2016an ekin zitzaion Oka ibaiaren ingurua leheneratzeko planari eta horren barruan, Udala duela urte bete eta erdi ari da bertoko espezieak kudeatzen eta espezie erasotzaileak kentzen, Arabietako zubia eta Bekoibarra saihesbidearen artean. Ekosistema naturalak kontserbatzeko eta baso-berritzeko, hain kaltegarriak diren espezien ugaltzea ekidin gura da kanpaina honekin.

Hartzen ari diren neurriak hurrengo hauek dira: Cortaderia selloana (Pampako plumeroa) 155 ale erabat kendu; Arundo donax (kanaberadia) landarez josita dagoen 150 metro karratu baino gehiagoko arloa garbitu, kimu berriak ateratzeko aukera murritz dadin, duen lurrazpiko enborra behin eta berriro kenduta; eta Buddleja davidii (tximeleten arbola) deritzon ale bat kentzeko jarduketak.