Albisteak

 

Gernikak atzo jarri zuen martxan Iparragirre kalea eta Astrako aparkalekua batuko dituen oinezkoen pasabidearen eraiketa. Pasabide hau trenbidearen gainetik eraikiko da. Aurreikusitakoaren arabera, hiribilduaren irisgarritasuna hobetuko duen instalazio berri hau urriaren bukaerarako egongo da erabilgarri, kontuan izanda abuztua ez dela lan-hilabetea.

Pasabidea Iparragirre kaleko 26tik (Posta Bulegoa) Astra sorkuntza lantegi alboko 240 toki baino gehiago dituen aparkalekura. Proiektu hau gauzatzeko aurrekontua 736.000 eurokoa da eta horietatik % 55 Euskal Trenbide Sareak ordainduko ditu.

Pasabide honekin oinezkoentzako seguritatea handiagoa izango da, Iparragirre kaleko alde batetik beste aldera joateko, barrera bako trenbidetik pasatu beharrean, pasabidea egongo delako. Pasabidearen neurriak ondorengoak izango dira: 16 metro luzaera eta 5,70 zabalera.

Mugikortasun handiagoa

Pasabidea eraikitzeko hormigoia erabiliko da eta diseinuari dagokionez, izango duen estiloa irudi handiko apaindurak izango dituen hiri estiloa izango da. Irekitzen denean, oinezkoek ez dute eskailera-maila bat bera ere igo behar izango, pasabide osoa arrapala baten bitartez pasatu ahal izango delako.

Azpiegitura berriak izango duen beste xede bat izango da auzokide eta bisitarien mugikortasuna erraztea, herriko erdigunetik Bekoibarra poligonora eta Astrara joan-etorriak egiteko. Gernikak beste pasarela bat ere badauka, Tiloetako aparkalekua eta Urbietako kirol gunea batzen dituena, hain zuzen.