Albisteak

 

Gernika-Lumoko Udalak martxan jarriko du datorren uztailaren 1ean udako liburutegiaren beste edizio bat, “Letren Etxola” zenbait lekutan kokatzeko: San Juan Ibarran uztailaren 29ra arte; Lurgorrin uztailaren 30etik abuztuaren 12ra arte; Lorategietan abuztuaren 13tik 20ra arte eta San Juan Ibarran berriro 21etik 30ra arte. Hori guztia liburuekin eta irakuketarekin udalerriko leku desberdinetan topagune bat izateko helburuarekin.

“Letren Etxola”-k liburuak, prentsa eta jokoak eskainiko ditu. Goizez 10:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:30etik 20:00etara, astelehenetik barikura, jaiak salbu. Gainera, jarriko den toki guztietan mahaiak izango ditu, jendeak irakurketaz eta jokoez goza dezan kalean bertan.

Etxola, koloredun irudiekin apaindua, udalerriko parkeetan eta aisialdirako lekuetan egongo da, ekimena zuzenduko duen pertsona baten ardurapean.