Albisteak

 
Gernika-Lumoko Udalak Mestikabasoko skate pista egokitu egin du, uztailaren 6an ospatuko den Basque Pool Series Euskal Herriko Skate Txapelketarako prest egon dadin baldintza onetan. Egokitze-lana pistaren lurzorua margotzea izan da.
 
Instalazioa 2015ean eraberritu zen, zola berria eta baranda berria jarrita, seguritate hobea izateko. Pista hau gurpilen gaineko hiri-kirolak egiteko homologatuta dago, besteak beste ondorengoak: skatea, rollinga, scootera eta BMXa. Jarduketa honekin, era seguruan, maila guztietako eta estilo guztietako irristatzeak egiteko aukera ematen du.
 
Pista honetan alaiki gozatu ahal izango dugu, ridersik onenak ikusita, umeen kategorian eta sub 16 eta Open kategorietan. Zaleen gustukoa izango den skate txapelketa hau uztailaren 6an gauzatuko da, 17:00etan.