Albisteak

 

José María Gorroño Gernika-Lumoko Alkate izateko karguaz jabetu da, Udalaren eraketarako Osoko Bilkuran, berarekin koalizioan joan diren zinegotzien aldeko botoekin (EA/EAJ-PNV). Guztira hamar izan dira, berriro ere, gehiengo osoz gobernatzeko aukera izango du, legealdi honetarako jarritako helburu nagusiak aurrera ateratzeko. Gainera, Gobernuan gauzatutako sasoietan suertatutako une bereziak azpimarratu zituen ondorengoa adierazita: “zein txarto pasatu nuen inputatuta egon nintzenean, Gernika Bakearen eta Adiskidetzearen Aldeko Saria emateagatik, 2013ko apirilaren 26an, Lizeo Antzokian” eta “2010ean, notario lanak egiteko ohore handia izan nuen, Lizeo Antzoki berdinean, ETAri gatazka armatua bukatzeko eskatzen zion bakea lortzeko eta irtenbide demokratikoak lortzeko akordioa sinatu zenean. Hurrengo urtean ETAk armak utzi egin zituen.”

Amaitzeko Gorroño hunkitu egin zen, Udaleko bere jardueran lagun ekin zioten zendutakoak: José Bilbao, Julián Zabala, Kepa Butron y Eduardo Vallejo.

Modu honetan, aurreikusitakoaren arabera, Gorroño berriro hautatu dute kargurako, 2007an, lehenengoz, egin zuen bezalaxe. Alkateak, laugarren legealdia gobernatuko du gehiengo osoz.