Albisteak

 

Merkataritzako Bulego Teknikoak informatzen du, Eusko Jaurlaritzak dendei eta komertzioei emango dizkien laguntzak eskatzeko epea ireki duela. Laguntzaren helburua izango da lokaletan burutuko diren hobekuntzak finantzatzea.

Egitarau honek itzuli beharrik ez duen diru-laguntza emango du dendetan eraberritzeko eta altzariak erosteko, 4.000 euroko gutxieneko inbertsioa eginez gero, eta informatiko ekipoak eta merkataritza-kudeaketarako programak erosteko 900 euroko gutxieneko inbertsioa eginez gero.

Laguntza hauek eskatzeko epea ekainaren 30ean bukatuko da.

Informazio gehiago gura dutenak Merkataritzarako Bulego Teknikoarekin jarri ahal dira kontaktuan hurrengo hauetan: 946257940 telefonoan edo gatc@gernika-lumo.net orria erabilita.