Albisteak

 

Piragua, surfa, SUPa edo piraguaz egindako itsasaldiak izango dira Udaleko Kirol Patronatuak luzatuko dituen eskaintzak ekinean, uztailean eta abuztuak kirol egiteko. Era honetan, 4 kirol ikastaro hauetan parte hartu gura dutenentzat izena emateko epea ireki du Kiroldegiak, Jon Lejarraga Kirol Patronatuko jarduneko presidentearen hitzetan “guztira 63 plaza dira eskainitakoak, 8 piraguaz gauzatzekoak, 15 surf egitekoak, 8 SUPez eta 31 itsasaldietan aritzeko. Ikastaro hauek ume zein helduei zuzenduta daude, eta izena emateko epea zabalik egongo da plaza guztiak bete arte”.

Hori horrela Santanape kiroldegian matrikulatzeko ordutegia 09:00etatik 21:00etara izango da asteburuetan eta asteko beste egunetan 08:00etatik 22:00etara.

Kiroldegiko kudeatzaileen esanetan “harpidedun izan ala ez izan eta ikastaroaren arabera prezioak 10 eurotik 100 eurora ibiliko dira”. Informazio gehiago gura duten interesatuek dei dezakete hurrengo telefono honetara: 94 627 00 45.