Albisteak

 

Laster daukagu hemen uda, eta etxeko gazteenek eskolaren bukaeraz gozatzeko Udalak martxan jarri ditu behar diren bitartekoak. Aurten, ekimen berria bat daukagu, umeentzako kanpus teknologikoa, hain zuzen. Kanpus hau Astra kultura zentroan gauzatuko da eta parte hartu ahal izango dutenak ume eta gazteak izango dira 6 urtetik 15 urtera bitartekoak.

Ekimen berri hau, uztailaren 1etik 5era eta 8tik 12ra izango da, goizez, 09:30etik 13:30era, eta bertan robotak eraikitzen eta programatzen ikasi ahal izango dute. Interesa duten familiek ume eta gazteen izena emateko aukera izango dute www.habilitas.eus web orrian eta programaren balioa 100 euro izango da.