Albisteak

 

Udalerriko erretiratuek giro onean ospatu zuten euren jaieguna joan den larunbatean. Herri bazkaria eta dantzaldia aitzakia polita izaten dira beti, eta oraingoan ere hala suertatu ziren Merkatu Plazara bildu ziren 750 lagunentzat. Bederatzigarren urtez jarraian antolatu dute bazkaria, eta dagoeneko maiatzeko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa bihurtu da.

Bazkariko argazkiak Bonilla Fotógrafos argazki-dendan daude ikusgai.