Albisteak

 

Datorren maiatzaren 14tik 16ra bitartean, Eskolarteko XXXI. Antzerki Astea garatuko da Gernika-Lumon, Lizeo antzokian. Udalerriko irakaskuntza zentroak partaide eta Udaleko Hezkuntza Arloa eta Euskara Zerbitzuaren antolakuntza lanak eta babesa bitarteko.

Urteroko jarduera, ikasturtean zehar ikastetxeetan/Institutuetan lantzen diren antzezlanak kaleratzeko eskaparate aproposa. Udal Eskola Kontseiluan ikasturterako finkatzen den eskolaz-kanpoko ekintza komunetako bat dugu, umeak gizarteratzeko bidea jorratzea helburu. Baina, Gernika-Lumoko Euskararen Normalizaziorako Plan Estrategikoan ere aintzat hartuta dago, euskararen erabilpena areagotu eta ahozkotasuna/mintzamena landu nahirik.

Guztira udalerriko 5 zentro, 150 bat antzezle eta 1.600 ikasle ikusle, LHkoak eta DBHkoak.

Ikasleek ikasleentzat goizez eta arratsaldez eskola orduetan eskainiko dituzten saioez gain, guraso eta familiartekoei eskainitako saioak ere izango dira iluntze partera.

Ekitaldi guztiak Oiz-mendi telebistak grabatuko ditu, emanaldiak telebistatik eskaintzeko hurrengo egunetan. Telesaioen egunen eta orduen berri emango zaie zentro guztiei, inplikaturiko agenteak -irakasleak, ikasleak eta gurasoak- jakitun daitezen eta nahi duenak grabatzeko aukera izan dezan.

Belaunaldi pare bateko ikasleek eutsi egin diote ekimen honi 30 urtetan zehar eta nabarmendu egin behar dugu lan handia dagoela atzean, Gernika-Lumoko udalerriko  irakaskuntza zentro guztietako ikasleena, bai noski, baina begirale eta irakasleena ere aipatu behar bereziki.

2019ko egitaraua
Egunak Orduak Antzeztaldea Ikusleak nortzuk Antzezlana
Maiatzak 14 11:00 San Fidel ikastolako (LHko 6. mailako ikasleak) LH 6. mailako ikasleak (50 ikasle zentro bakoitzeko) “Osaba Natxoren testamentua”
15:00 Barrutia ikastetxeko (LHko 6. mailako ikasleak) LH 5. eta 6. mailako ikasleak (50 ikasle zentro bakoitzeko) “6. maila bukatu dut!”
Maiatzak 15 15:00 Mertzede ikastetxea (LHko 6. mailako ikasleak) Maila bereko edo beheragoko ikasleak (50 ikasle zentro bakoitzeko) “Guk elkarri on eginez, zuk zergatik ez?”
Maiatzak 16 11:00 Gernika Institutua DBH-ko ikasleak (11-14 urte) DBH 1, 2, 3. mailako ikasleak (50 ikasle zentro bakoitzeko) “Super Heroiak”
15:00 Seber Altube ikastola (LHko 3. mailako ikasleak) LHko edozein mailatako ikasleak (50 ikasle zentro bakoitzeko) “Klasikoak? Guai!”

Egitaraua (PDF 2,7MB)