Albisteak

 
Gaurko egunez, Kultur Etxean, herriko hainbat ikastetxetako berrogeita hamar bat ikaslek (Allende Salazar eta Barrutia, Seber Altube eta San Fidel ikastolak, Mertzede ikastetxea eta Gernika eta Barrutiko institutuak) ingurumena hobetzeko proposamenak aurkeztu dizkiete alkate Jose Maria Gorroñori eta Ingurumen zinegotzi Maria Uriberi, Tokiko Agenda 21 egitarauaren barruan.