Albisteak

 
Franziako Oradour-Sur-Glane hiriko ordezkaritza bisitari izan dogu foru hirian, gurea sakontasunez ezagutu asmoz. Hogei bat kidez osaturiko ordezkaritza; euren artean Philippe Lacroix alkatea eta Benoit Sadry alkate-ordea. Egindako bisitaldian zehar, “Oradourreko martirien monumentua” ikusi ahal izan zuten, Apel-Fenosa eskulturagileak 1944 eta 1945 urteetan egindakoa eta Europako Herrien Parkean kokaturikoa. Brontzezko monumentu horrekin, bigarren mundu gerratean Oradour-Sur-Glane hirian izan ziren gertaerak oroitzea nahi da; sasoi hartan, alemanen SS konpainia batek gizonezko guztiak erahil zituen eta emakumeak eta haurrak elizan atxilotu eta su eman zioten. Basatikeria horren ondorioz, ia 700 bat pertsona hil ziren.