Albisteak

 
Udalak bideak mantentzeko duen planari ekiteko, hurrengo kale hauen hobekuntzan jardungo du: Carlos Gangoiti (Gernikako Institututik San Fidel Ikastolaraino), Lurgorri (Urremendi baserriaren aurrean), Bekoibarra (Elkartegitik Ibarra kaleko 27raino) eta Iparragirre (2 eta 18 zenbakien artean). Lan hauen bitartez, “trafikoak erabiltzen dituen udalerriko errepideak modu egokian mantendu gura dira” Jose Maria Gorroñoren hitzetan, eta horretarako 126.954,77 euroko aurrekontua izango dute. Alkateak defendatzen du, lehenengo mailako udalerria edukitzeko, mantenu-lanak ezinbestekoak direla.