Albisteak

 

Eskoletako umeek, dagoeneko, udaltzainen egoitzetara hurbildu dira bisitak egitera. Taldeak 5 urteko 25 umerekin osatzen dira eta ezagutu ahal dutena da udaltzainen eratzeko modua eta zerbitzuaren funtzionamendua zein den. Gainera, udaltzainek instalazioak erakusten dituzte eta egiten dituzten lanak zein diren ere azaltzen zuten.

Gernikako hezkuntza zentroentzako urteroko egitaraua izatea lortu gura da eratutako ekimen honen bitartez, ondo pasatzen duten artean ikasi ere egiten dutelako. Orain arte Seber Altube eta San Fidel igaro dira eta hurrengoa Mertzede izango da. Irteera hau, berria den arren, umeen artean gogokoenetarikoa da. Bertan azalpenak entzuteaz gain, kontrol gela, kalabozoa eta patruila-autoa ere ikusi ahal izan zuten.

Bisita honen helburua izan da udaltzainek dituzten konpetentziak zein diren ezagutzea eta agenteen irudi baikorra lantzea. Egitarauaren bitartez, lortu nahi dena da, umeek jakitea azaroak dituztenean udaltzainengana joan daitezkeela.