Albisteak

 

Hiribilduaren erdiguneko bihotzean, Gernikako Azoka-eremuko lorategietan kokatutako apaindura-iturriak antzina izan zuen protagonismoa hartuko du berriro. Horretarako Udalak instalazioa goitik behera eraberrituko du, “azken urteetan ura husteko bideak buxatu egin ohi direlako hainbat arazo egon direlako” Jose Maria Gorroño Alkatearen esanetan. Ekimen hau aurrera ateratzeko, Barakaldoko Nicolas Larburui Lanbide Heziketako Zentroko Automatizazio eta Robotikako bigarren ikasturteko ikasleen laguntza edukiko dugu. Izan ere, Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du zentro horrekin, eta horren bitartez, “ikasle hauek iturriari balioa emateko proiektua garatzeko ardura hartuko dute” Udaletxeko iturriek adierazitakoaren arabera.

Proiektua diseinatu eta gero, Siemens-ek sustatutako 'Industriaren automatizazioa 4.0' prototipoen txapelketa nazionalaren hamaikagarren edizioan aurkeztuko da, taldearen irakaslea eta Jon Lejarragaren ikuskaritza lanarekin. Eraberritze plan honek 30.500 euro inguruko aurrekontua izango du eta iturriaren kanpoaldea hobetzea, uraren zirkuitua zuzentzea, koadro elektrikoa berriro diseinatzea eta etorkizunean martxan jarri ahal izateko programazio automata izango dira, besteak beste, gauzatuko diren jarduerak.

Maiatzean prest egongo da

«Aurre ikusitako moduan joanez gero lanak, datorren maiatzerako martxan egongo da», Udaleko informazioaren arabera. Ekipamendu berri honek botako dituen ur-zurrusten multzoak «hainbat koloredun argi» bateratuko ditu, Gernikako lehenengo zinegotziaren hitzetan.

Tokiko Administrazioarekin batera lanean diharduen Lanbide Heziketako ikasle taldeak lanak aurrera eramateko orduan eragozpenak topatu ditu. «Arazo teknikoak eta ohiz kanpoko egoerak konpondu behar izan ditugu, martxan jartzeko, baina lan aberasgarria izan da ikasleentzat zein geuretzat» adierazi zuten jardueraren arduradunek.