Albisteak

 

Datorren martxoaren 28an, 17:00etan, aurkeztuko da Gernika-Lumoko Maria Agirre aretoan maiatzean hasiko den BBK Bootcamp-en parte hartzeko deialdi berria. Ekimen berri honek Gernika-Lumoko Udalaren babesa dauka. Duela urte batzuk Estatu Batuetan ezarritako formakuntza mota bat da praktikari begira dagoen ikastaro hau. Ikastaro mota honen bitartez, bertan parte hartzen duten ikasleen %75ak lana topatzen dau. Informatika-programatzaile izateko ikastaro honek hiru hilabete dirau eta eguneko 8 ordu ematen dira.

Ikastaro bakoitzean parte har dezaketen ikasleak 20-25 dira, eta 3.000 euro balio du. BBK-ak matrikularen erdia ordaintzen die bizkaitarrei eta langabetuei, hau da, 1.500 eurotan geratuko da. Gainera, errekurtsorik gabeko hautagairen bat egongo balitz, BBK-k ikastaro osoa ordainduko lioke.

Adin guztietako pertsonei irekita dago, baina gazteengan egingo da ahalegin handiena. Informatikaren gaineko ezaguerarik ez da behar izango matrikula egiteko.

Euskadiko egoera dela eta, 2017an egindako kalkuluen arabera, 300 “junior” programatzaileren demanda zegoen, unibertsitateko eta lanbide heziketako moduluetako ikasleek betetzen ez zutena.

Lortu gura dena da, industriak makinak programatzeko modu arinean enplegatu ahal izatea langileak. Gaur egun, Euskadiko enpresek gehien eskatzen den hizkuntza ikasi ahal izango dute, .NET.

Beste lan arlo bat izan daiteke, adibidez, mugikorretako aplikazio bat sortu gura eta aplikazioa garatzeko programatzailea behar dutenen kasua.