Albisteak

 

Gernikak urrats bat gehiago eman du bakea eta adiskidetzea sustatzeko. Horretarako “George Steer / Gernika bakearen aldeko kazetaritza saria banatuko du lehenengoz.

1937ko apirilaren 26an jasandako bonbardaketaren gertaerak mundu zabalera hedatu zituen britaniar kazetariaren izena darama sariak. Hedapena The Times eta The New York Times egunkarietan egin zuen. Sari honen bitartez, Ekialde Ertainean egon diren hainbat gatazketan jakintsua den Mikel Ayestaran (1975) euskal kazetariaren lana saritu gura izan da. Sari honen helburua da, edozein nazioko informazioa lanbidetzat dutenen eta bakearen aldeko eta giza eskubideen aldeko kazetaritza egiten dutenen lana aintzatestea. Saria apirilaren 27an emango da, Gernikako bonbardaketaren urteurreneko egitarauaren barruan.

Gernika-Lumok “egiarekiko konpromisoa erakutsi duten” kazetariei beste batzuetan ere eman die saria. 2006an, George Steer kazetariari omenaldia egin zitzaion eta duela bi urte Mathieu Corman kazetari Belgikarrari 'Ce Soir' egunkariak egindako lana saritu zitzaion. Horrez gain, Gernikak urtero ematen du “Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Saria”, eta aurtengo saria Christos Stylianides zipretar politikariari eta Paul Preston, Ángel Viñas eta Xabier Irujo historialariei emango zaie.