Albisteak

 

Gernikak Talleres Gernika izeneko lantegian zegoen bonbardaketetatik gordetzeko babeslekua berrituko du, memoria historikoa berreskuratzeko gune garrantzitsua delako.

Udalak duen asmoa da, 1937ko apirilaren 26an, Kondor Legioak herria suntsitu zuen egun horretan, hainbat pertsonek babesa aurkitu zuten bunkerra berriztea. José María Gorroño Gernika-Lumoko Alkatearen hitzetan “Jadanik bisitatu daitezkeen Pasealekuko eta Astrako babeslekuekin batera gure memoria historikoa gal ez dadin, balorean ipini nahi dugu antzinako hirugarren bunker hau ere”. Udaleko iturriek adierazi dute bunker hau, gaur egun “egoera tamalgarrian dagoela, hondakinez beteta” eta “Astrako arma lantegitik eraiki zen babeslekutik, 150 metrotara dago”. 22 metro luzera eta 5 zabalera dauzka eta metro 1eko hormigoi-armatuzko hormak dauzka.

Berrizteko obrak amaitu eta gero, Udalak Bonbardaketaren ibilbideko guneen artean sartu gura du, Talleres Gernikako ganga-formako eraikuntza hau. Ibilbide turistiko honen barruan Pasealekuan eta Astran dauden bonbardaketetatik gordetzeko babeslekuen barrura sartzeko aukera ere badago. “Datorren hilabetean izango den bonbardaketaren hurrengo urteurrenerako prest egongo da” Gorroñoren esanetan. Defentsa instalazioak izan zuen burdinazko atea berreskuratuko da, eta 1916ko antzinako argazkiekin atonduko da. Beste alde batetik espaloia ere handitu egingo da.

Ekimen hau Tokiko Gobernuak duen hirigintza planaren barruan dago kokatuta. Bertan jasota dago, Astrako pabiloia eta Talleres Gernikako eremu industriala batzea. Horretarako espaloia handitu egingo da, 2 metroko zabalera eta 166 metroko luzera, eta bidearen zoladura ere gauzatuko da. Era berean, Talleres Gernikako horma atzera eramatea ere egingo da, Udaleko iturrien arabera “gaur egun duen estutzeak ibilgailuei ikusbidea kendu egiten die eta”. Jarduera honek 142.840 euroko aurrekontua dauka, eta dagoen kable-sarea lur azpitik sartuko da.