Albisteak

 

Gernikan kokatuta dagoen Busturialdeko Oinarrizko Formakuntzan dagoen Gernikako ile-apaintzaile eta estetika eskola bakarreko ikasleak Florentziara joango dira. Lau gazte hauek Gernika, Zornotza, Busturia eta Bermeokoak dira, 16 urtetik 18 urtera bitartekoak, eta Erasmus beka lortu dutenak dira. Hiru astetan zehar, Florentzako lau ile-apaindegitan beraien formakuntza areagotzen egoteko aukera emango die beka honek. Jon Lejarraga Gernika-Lumoko Behargintza Zentroaren presidentearen hitzetan, “Bertatik itzuliko direnean, bizi diren tokitik hurbilen dauden zentroetan segituko dute praktiketan, eta lan kontratua eskuratzeko aukera izango dute.”

Eskola hau Aldape kaleko 6an dago kokatuta. Berau eskola-graduatua ez duten 17 urtetik 18 urtera bitarteko ikasleei zuzentzen zaie eta honek aukera ematen die erdi mailako lanbide-heziketan sartzeko, sarrera probak egin barik. Zikloak bi urteko iraupena dauka eta 30 plaza bete daitezke, bakoitzeko hamabost. Ematen diren gaien artean Zientzia Aplikatuak, Komunikazioa eta Gizarte Zientziak eta Lan Formakuntza eta Orientazioa daude.