Albisteak

 
José María Gorroño alkatea, Christos Stylianides Krisi-kudeaketarako eta Laguntza Humanitariorako europar komisarioarekin bildu da Deustuko Unibertsitatean. Christos Stylianides izango da “Gernika Bakearen eta Adiskidetzearen Aldeko Saria” 2019 eskuratuko duena. Topaketa honetan Stylianides jaunak adierazi du pozik eta harro sentitzen dela sari hau emango zaiolako. Ostean, Europako elkarkidetasunaren gaineko elkarrizketa baten hartu du parte, Giza Eskubideen Institutuan.