Albisteak

 

Foru hiriko Udalak jarraitu egiten du Kirol azpiegiturak hobetzen, azken urteetako jokabiedeari eutsiz. Santane`kiroldegiko teilatua eraberritu ostean, kanpoaldearen txanda izan da. Oraingoan kanpoalde hori egokitzeari ekin zaio, irudia hobetzearren. Horretarako, okre eta urdin kolorez margotu da.

Ekimen honekin eutsi egiten dio instalakuntza horretan egindako beste lan batzuei: frontoiaren eraberritzea, zoladura eta gimnasia lekuko sarbideak hobetzea, gimnasia apairailu berriak jartzea. Horrez gain, Foru hiriko Udalak Malosteko kiroldegia ere eraberritu du: kanpoaldea margotu eta horman zuri-beltzezko bi irudi jarri dira (4,16 x 4,16 neurrikoak), harmaila osagarriak jarri dira 156 pertsona gehiagorentzat, prentsa gela bat eginda eta markagailu berri bat erosi da.