Albisteak

 

Polietilenozkoak izango dira eta beraien kutxatzarrak duen kolore grisa mantendu egingo dute. Edukiontzi hauek izango duten edukia 3.200 litrokoa izango da eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako eskuz mugitu daitezkeen palanka izango dute zabaltzeko. Herritarrek eskatzen badituzte, edukiontzi hauek hurrengo asteetan egon daitezke prest. Udalak desgaitasunak dituzten pertsonei eskaintzen die edukiontziak modu estrategikoan egokitzeko aukera, beraiengandik hurbil eduki ditzaten. Hala ere, Udalak ez ditu edukiontzi guztiak aldatuko bilketa kapazitatea murriztu egingo litzateke eta.

Interesa duten pertsonek egokitutako edukiontzia eskatu ahal izango dute Udaleko web orrian (www.gernikalumonaturarekinbat.com), herritarren postontzian, edo 659 423 387 telefonora deituta.

Gaur egun Udalak kudeatzen dituen edukiontzi urdinak (papera eta kartoia) 84 dira, horiak (enbaseak) 77 eta 123 zarama poltsak edo errefusak. Horiez gain, Eusko Jaurlaritzak, Ecovidrio dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeak kudeatutakoak daude, berdeak 76 (beira), arropa biltzekoak 6 eta olioa kudeatzekoak 12.