Albisteak

 

Iaztik hona bi semaforo jarri dira martxan San Fidel ikastolan, Carlos Gangoiti kalean eta Errenteria inguruko oinezkoen pasabideetan, leku horietan trafikoaren segurtasuna gehitu eta oinezkoen zein ibilgailuen joan-etorriak errazteko. Horiez gain, beste bat jarri da martxan Allende Salazar ikastetxearen inguruan dagoen oinezkoen pasabidean.

Herritar asko dira inguru horretan oinez ibiltzen direnak ikastetxerako bidean. Orain, botoi batez aktibatzen den semaforo horrek hobetu egingo du oinezkoen segurtasuna.