Albisteak

 

Ainhize Azkarai Segundo Olaeta musika eskolako txelo ikaslea Euskadiko Ikasleen Orkestrako (EIO)kide izango da, bertan sartzeko frogak gainditu egin ditu eta. Hamaika urte dituen neska honek 5 urterekin ekin zien musika ikasketei, eta txeloa jotzeari 7 urterekin, Arantza Etxabe irakaslearekin. Ordudanik Segundo Olaeta Musika Eskolako hainbat ekitalditan hartu du parte. Gainera, zenbait ganbera-musika taldetan ere parte hartu du eta gaur egun biolontxelo Orkestra, banda sinfoniko eta Segundo Olaetako Orkestran dihardu.

Segundo Olaeta Musika Eskolatik irtendako gazte birtuosoen artean dago orain Ainhize, beste batzuen artean 15 urteko Gartzen Cosme ikaskidearekin batera, berau ere, Euskadiko Ikasleen Orkestran baitago.

27 urte artistak sortzen

Gernika-Lumoko erdigunean kokatutako Segundo Olaeta Musika Eskola sormenez josita dago eta hiru urterekin hasten diren 489 ikasle ditu. Eraikin honen leihoetatik piano, biolin, txelo, flauta eta abarren soinuak ateratzen dira etengabe.

Ikasturte honetan 27 urte beteko ditu unerik onenean dagoenean hezkuntza berezituan. Liga honetan Euskadiko beste musika eskola eta kontserbatorio batzuekin dihardu lehian, jakinda musikaren mundua gero eta zorrotzago eta lehiakorragoa dela arlo profesionalean.

Eskola honetako 19 irakasle dabiltza lanean eta hurrengo erdiespenak lortu dituzte beraien graduatuek, besteak beste: Mikel Elgezabal Garmendia ikasle ohia Berlinen dago gradu ondorengoak egiten; Jon Malaxetxebarria Elvira ikasle ohiak Manchester Camerata, Lancashire Chamber Orchestra, Liverpool Mozart Orchestra eta Nottingham Philarmonic-ean batuta daramana eta Euskadiko Ikasleen Orkestra Nagusiaren zuzendaria izan dena.