Albisteak

 

Txartelak jasotzeko ordutegia hauxe da: astelehenetik eguenera, 09:30etik 13:30era, eta 16:30etik 19:30era. Barikuetan (hilak 18 eta 25) eta zapatuetan (hilak 19 eta 26), barriz, 9:30etik 13:30era. Gainera, 94 625 73 19 informazio telefonoa ipini dabe, edozein argibide behar dauanarentzat.

Bestalde, Udalak gogorarazi gura dau, otsailaren 1etik aurrera, TAO guneetan aparkatuta egonda 2019eko eranskailua bistan ez daukien egoiliarren ibilgailu guztiei isuna ipiniko jakeela.