Albisteak

 
Gernika-Lumoko 24 orduko Areto-futbola ospatzeko egunak abenduaren 22 eta 23a izango dira 12:00etan, Santanape Kiroldegian.
 
Orain, abenduan, futbol txapelketa honen 14. edizioaren txanda da. 1984 urtean jaiotakoa bada ere, geldi uneak jasan zituen eta 1990 urtean ekin zioten berriro 2002 urtera arte. Gero, loaldi luze baten ondoren, Gernika-Lumoko Udalak eta Gernika Futbol Klubak,, Gernika Futbol Salak, Arin Arinek, Lumo Kirol Eskolak eta Aldaba aldizkariak berriro ekarri dute gure kirol ekitaldietara. Elkarkidetasuna izango da txapelketa honen helburuetariko bat, Gernikatik Mundura ONGari emango baitzaio bertan batuko den dirua. Iazko edizioan 10 taldek hartu zuten parte, baina aurreko edizio haietan 30 talde egotera iritsi ziren, eta aldez aurretik kanporaketak egin behar izan zituzten.