Albisteak

 

Segundo Olaeta Musika Eskolak urtarriletik ekinera gauzatuko diren lau ikastaro monografiko antolatu ditu. Saioak ordu bete iraungo du eta parte hartu gura dutenentzat matrikula epea zabalik dago. Landuko diren monografikoak ondorengoak izango dira: musikari ekin, teknika bokala, txistua eta panderoa.

Lehenengoa 17 saiotan gauzatuko da eta 92 euro balio izango du. Pop eta rocka maite dutenentzako teknika bokaleko 18 saio egongo dira, eta 130 euro balio izango du. Panderoa 18 saiotan eta 130 eurotan eta txistua 23 saiotan eta 166 eurotan eskainiko dira.

Ikastaro hauetan interesa dutenek izena emateko aukera izango dute zentroko idazkaritzan edo 946 270 214 telefonora deituta.