Albisteak

 

Gernika-Lumon erosteak saria dauka, Udalak herriko bezeroen fideltasuna saritu gura duelako. Horretarako “Nik Gernikan” kanpainaren logotipoa duten oihalezko poltsak banatuko dizkie, Gabonetako erosketak Gernikan egingo dituztenei. Ekimen hau abenduaren 22an gauzatuko da eta duen helburua da hurbileko negozioak suspertzea, Gernika-Lumoko merkatari txikiek egunero burutzen duten lana finkatzeko.

Poltsa eskuratzeko Turismo Bulegoaren ondoan kokatutako standetik igaro behar izango dira kontsumitzaileak eta erosketen tiketa erakutsi. Ordutegia 11:00etatik 13:00etara izango da eta dauden poltsa guztiak bukatu arte gauzatuko da banaketa.