Albisteak

 

Gernika-Lumoko Merkatuko plazak Euskadiko karakolen txapelketa gastronomikoaren saio berri bat hartuko du igande honetan, abenduak 23, goizeko 9:00etatik Aurrera.

Lehiaketaren hogeita hamaseigarren edizioa izango da eta, ohi bezala, etxean egindako kazolen lehiaketa ere egingo da berarekin batera, herriko biztanleei zuzendutakoa.

Euskal Autonomia Erkidego mailako txapelketako lehiakide bakoitzak bi kazola -buztinezkoakaurkeztu ahal izango ditu gehienez, bakoitzak gutxienez bi kilo karakol izan beharko dituelarik. Antolakuntzak osagai printzipalak etxetik egosita ekartzeko aukera ematen du, ostean prestakuntza Merkatu plazan bertan egiteko. Irabazleak 150 euro eta gabonetako otzara poltsikoratuko ditu eta bigarrenak, 120 euro.

Honekin batera gernikarrentzako lehiaketa ere izango da eta bertan pertsona bakoitzeko kazola bana aurkeztu ahal izango da. Gernika-Lumoko Udalak sei sari banatuko ditu, txapeldunak 60 euro eta Gabonetako produktuen sorta eramango dituelarik. Irabazleen izenak eguerdiko 14:00etatik Aurrera jakinaraziko dira.