Albisteak

 

José María Gorroño Gernika-Lumoko Alkateak Olatz Arrizabalaga pilotariari harrera egin dio Udaletxean Laboral Kutxa Emakume Master Cup Lehenengo Mailako Lau eta Erdiko finalean jokatu ondoren.

Olatz Arrizabalaga Gautegiz Arteagako frontoian hasi zen pilotan jolasten 6 urte zituenean, herriko Pilota Eskolan. Bi urtetan zehar palako Kadeteen mailan Euskadiko Txapelduna izan da eta gazteen mailan beste bi urtetan. Horrez gain, Bizkaiko pala Txapelduna ere izan da hainbat urtetan.

Gorroñok “zorte handia opa izan dio bere kirol jardunbidean” eta azpimarratu du “21 urteko kirolari hau eredu moduan hartzekoa dela, dituen baloreak dituelako, bai kirolari moduan eta bai pertsona moduan”.