Albisteak

 

Europar Batasunak nagusien arloko ekonomia honelaxe definitzen du: “gastu publikoa eta pertsona kontsumitzaileak medio, loratzen dagoen aukera multzoa, biztanleriaren zahartzea dakarren trantsizio demografikoarekin eta 50 urtetik gorako pertsonen merkatuak dituen beharrizan bereziekin lotuta dagoena”. Jon Lejarraga Lanbide Ekimeneko Zentroaren presidenteak adierazi zuen “lanpostuen heren bat baino gehiago izango den” arloa dela. Ekonomia arlo honek 50-55 urte baino gehiagoko pertsona multzoari dagokio, hainbat profil dituzten pertsonak: erabat aktiboak eta independenteak direnak zein menpekotasun gehiagokoak, arreta beharrizan ezberdinak dituztenak. Arlo horietan negozio aukera multzoak daude.

Ildo honetatik, Lanbide Ekimenak zentroak “Nagusien arloko Ekonomia eta Negozio Aukerak” deritzon jardunaldia antolatu du. Madariaga Dorrean gauzatuko den hitzaldia dohainik izango da datorren ostiralean, azaroak 30, 10:00etatik 12:00etara. Bertan arituko direnak hurrengo hauek izango dira: jardunaldiari hasiera emango dion Yolanda González EHUko irakaslea eta ikertzailea; Bizkaiko zahartze aktiboaren gainean arituko den Javier González Tecnaliako osasunerako I+D delakoaren merkatu eta programen zuzendaria; eta enpresa-sorkuntzaren gainean eta enplegu aukeren gainean jardungo duen Karmele Acedo Familiako Enpleguaren Europar Federazioaren Idazkari Nagusia eta SSI Taldearen gerentea.

Parte hartzeko interesa dutenek LANBIDE EKIMENAK zentroan eman ahal izango dute izena, 94 625 5758 telefonora deituta edo akortazar@lanbide-ekimenak.eus korreo elektronikora idatziz.