Albisteak

 

10 garren urtez, Gernika-Lumoko erakundeetan Bai Euskarari Ziurtagiriak banatuko dira ostiral honetan.

Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak 2008an sinatu zuten lehenengoz elkarren arteko hitzarmena herrian ziurtagiriaren sustapena egiteko eta urtero berriztatu izan da. 22 entitatek eskatu dute 2018an Bai Euskarari ziurtagiriaren ebaluazioa.

Eta 10 garren aldiz, urtean zehar euskararen presentzia eta erabileran emandako pausoak aitortzeko banaketa ekitaldia antolatu dute elkarlanean Gernika-Lumoko Udalak, Busturialdeko Aek, Artez Euskara Zerbitzua, Busturialdean Euskaraz Bizi eta Seber Altube Ikastolak.

Ekitaldia Xabier Elizburu kazetariak aurkeztuko du eta Eriz Magoaren ikuskizuna ere izango dugu.

Eguna: azaroak 30 (ostirala)
Ordua: 20:15
Lekua: Astra

Info +: 946270205 / 688 628 117
eastorkia@artez.eus, euskerateknikaria@gernika-lumo.net