Albisteak

 

Gernika-Lumoko 24 orduko Areto-futbola ospatzeko egunak abenduaren 22 eta 23a izango dira 12:00etan, Santanape Kiroldegian. Horrelaxe adierazi zuen atzo María Uribe Kirolerako Zinegotziak atzo eman zuen aurkezpen ekitaldian. Azpimarratu zuen “24 Orduko Areto-futbol Txapelketa” historikoa dela, lehenengo edizioa 1984 urtean ospatu zelako, Aldaba aldizkariaren eskutik. Arrazoi hori dela eta, suspertu egin behar dugu eta merezi duen bultzada eman behar diogu, parte hartzaileei hainbeste poztasun ekarri dizkien ekitaldi hau”. Uribe andreak gogora ekarri zuen “udan Pasealekuko txapelketa berreskuratu zela, sasoi bateko erreferentzia izan zena eta parte hartze arrakastatsua izan duena”.

Orain, abenduan, futbol txapelketa honen 14. edizioaren txanda da. 1984 urtean jaiotakoa bada ere, geldi uneak jasan zituen eta 1990 urtean ekin zioten berriro 2002 urtera arte. Gero, loaldi luze baten ondoren, Gernika-Lumoko Udalak eta Gernika Futbol Klubak,, Gernika Futbol Salak, Arin Arinek, Lumo Kirol Eskolak eta Aldaba aldizkariak berriro ekarri dute gure kirol ekitaldietara. Elkarkidetasuna izango da txapelketa honen helburuetariko bat, Gernikatik Mundura ONGari emango baitzaio bertan batuko den dirua. Iazko edizioan 10 taldek hartu zuten parte, baina aurreko edizio haietan 30 talde egotera iritsi ziren, eta aldez aurretik kanporaketak egin behar izan zituzten.

Izen emateak Santanape kiroldegian egin ahal izango dira, azaroaren 21etik abenduaren 9a arte eta taldeko 50 euro balio izango du. Taldeak 8-12 jokalariz osatu ahal izango dira, eta 2002 urtea baino lehen jaiotakoak izango dira.