Albisteak

 

Lanbideren egitarau baten barruan, Gernika-Lumoko Udalak eta eskualdeko beste Udalek aldi baterako 17 enplegu eskaintzea berri hona dugu, batez ere, gaur egungo egoeraren ondorioz, enplegu gabe daudenentzako. Proposamen berri honen helburua da, egoera horretan daudenei eta beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituztenei laguntza ematea. Aldi baterako 17 lanpostuen eskaintza hau, eskualdeko enplegu planaren barruan dago, Eusko Jaurlaritzak ordaintzen duena. Eskualdearen garapenerako Lanbide Ekimenak martxan jarritako bost proiektuetan lan egiteko beteko dira lanpostuak. Aipatutako bost proiektu horiek ondorengoak dira: Ezkutuko Altxorrak Azaleratu, Urdaibai Silver, Ibili Ibilian Urdaibaien, Egurre, eta Formakuntzari Buruzko Ikerketa. Gainera, ondorengo tokiko proiektuetan ere lanak eskainiko dira: Udetxea eta azoka-proiektua.

Aditzera emandako lanpostuetako bat hartzeko interesa dutenek, Lanbidean alta emanda izan behar dute, enplegu bila dabiltzan pertsonak direla adierazita, eta horrez gain, Euskal Enplegu Zerbitzuak jarritako baldintzak bete behar izango dituzte. Informazio gehiago gura dutenak Lanbidek eskualdean duen bulegora edo Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak (Behargintza) Zentrora hurbildu behar izango dira.

Lau edo bost hilabeteko kontratua

Eskainitako enpleguetan behar diren langileen profilak hurrengo hauek dira: Turismo edo Marketinean, Arkitekturan, Antropologian, Soziologian, Enpresen Zuzendaritzan eta Administrazioan, eta Ingeniaria Industrialean graduatutakoak. Lau edo bost hilabeteko kontratua izango dute, proiektuaren arabera eta lanaldia egun osokoa izango da. Aurreikusitako hasteko data abenduaren hasierakoa da.