Albisteak

 

Ostegunean, azaroak 15, jarriko da martxan Udalak 2019ko aurrekontuak egokitzeko herritarren parte hartze prozesua, duela 9 urte hasi eta auzoz auzo garatzen diren batzarren osagarritzat. Horren ildotik, herritarrek aukera izango dute webgunearen bitartez udal aurrekontuak osatzeko ekarpenak egiteko. Interesdunek deskargatu ahal izango dute formularioa udalaren webgunetik eta posta elektronikoz bidali: partaidetza@gernikalumo.net; edota udaletxeko HAZ sailera eraman.

Honela, Udalak jaso ahal izango ditu aurkeztutako ideiak, proiektuak eta proposamenak 2019ko aurrekontuetan. Prozesua burutzeko, herritarren proposamenak jasoko dira, gero Udalak aztertu ditzan teknikoki edo ekonomikoki bideragarriak diren.

Partaidetzarako prozesu hau abenduaren 15era arte egongo da indarrean. Epe horretan, bidezko joko liratekeen ekarpenak egin ahal izango dira, udal aurrekontuen zirriborroan jasotzeko. Nork egin ahal izango ditu? Gernika-Lumon erroldatutako 16 urtetik gorako edozeinek, Udalaren erakunde erregistroan inskribatutako edozein erakundek edota bestelako edozein erakundek (elkartea, fundazioa, sindikatua, enpresa elkartea, elkargo profesionala, herri erakundea), izaera juridikoa izanik udalerrian egoitza iraunkorra izan behar duena.

Udalaren eskumeneko gaiekin loturiko proposamenak aurkeztu ahal izango dira, hurrengo jarduera esparruetakoak: Berdintasuna, Kultura, Kirola, Ekonomia Sustapena, Hezkuntza, Euskara, Gazteria, Ingurumena, Osasuna, Gizarte segurtasuna, Babes Zibila eta Gizarte Ekintza. Proposamenak teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak direla justifikatu beharko da eta herritar guztien ez interes orokorra eta gizarte onura izango dute helburu interes partikularren gainetik. Ezin izango dira legez kanpokoak, iraingarriak edo baztertzaileak eta bai egon beharko dute lotuta udalaren eskumenekoak diren gaietako gastu publikoarekin. Proposamenak aurkezteko aurreikusitako epea bukatu ondoren, udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dute teknikoki edo ekonomikoki bideragarriak diren.

Hautatutako proiektuak jaso egingo dira 2019ko udal aurrekontuaren zirriborroan.