Albisteak

 

Aurten diru-laguntzetarako egindako deialdian hiribilduko bizitza kulturala dinamizatzen 22 elkarteei eman zaie laguntza beraien funtzionamenduari laguntza eskaintzeko. Adierazitako elkarteak hurrengo hauek dira: Ades Espeleologia Elkartea, Agiri Arkeologia Elkartea, Aldaba Aldizkaria, Andra Mari Korala, Arrano Kultur Elkartea, Gernikako Bonbardaketaren 81. Urteurrena, Arteskola, Bake-Leku Elkartea, Elai-Alai Dantza Taldea, Gernika Gogoratuz, Gernikazarra Historia taldea, Gure Garrafie Elkartea, Ideasur, Iparraguirre Rock Elkartea, Lurgorri Auzo-Kultur Elkartea, Lurgozo, Marijesiak, Photoka Kultur Elkartea, Pipergorri Kultur Elkartea, Urdaibai Kantagunea, Xankore Antzerki Taldea eta Xiomara Hormaetxe Company. Elkarte hauei emandako laguntzarik txikiena 500 eurokoa izan da eta handiena 3.000 eurokoa.

Bost izan dira diru-laguntza jaso duten musika taldeak

Beste alde batetik, Gernika-Lumon diharduten bakarkako abeslarien eta banden egitarauaren barruan, Disko bat editatzen laguntzeko 3.000 euroko partida bost talderen artean banatuko dute. Talde horiek hurrengo hauek dira: Rebirth lanarekin Backbone taldea; Denboraren Esklabu lanarekin Belatz taldea; Utopista lanarekin Dientes de Luna taldea; Post Pose taldea izen bereko lanarekin; eta Amaierarik Ez lanarekin Tooth taldea. Talde guztiek kontzertu bat egiteko konpromisoa hartu dute.