Albisteak

 

Udalak bide segurtasunari hobekuntza emateko asmoa dauka, batez ere, ikastetxe inguruetan. Gune hauetan ibilgailuak eta oinezkoak, ikastetxeetan sartzeko eta irteteko orduetan batez ere, areagotu egiten dira. Ondorioz, seguritate eza eta trafiko kaosa jasan behar izaten da. Hiritarrak kalean segurtasunez ibili daitezen, Udalak Fray Martín Murua kaleko bide-gurutzean, Allende Salazar eskolaren ondoan, eta San Bartolome kalean, Mertzede ikastetxearen ondoan, semaforoak jarriko ditu.

Badira puntu beltzak dauden guneak, onartutako 30 km/orduko abiaduraren bikoitza ere ibilgailu askok gainditu egiten duten guneak eta oinezkoak kolpatzeko arriskua sortzen da. Herri barruko errepideetako segurtasuna areagotzeko Udalak daukan planaren barruan, hiriko erdigunean dauden zenbait tokitan semaforoak instalatzea dago. San Juan Ibarra eta Don Telloren arteko gurutze horretatik ibilgailuak kontu handiz ibiltzera behartuko dituzten beste hiru semaforo jarriko dira, eta horietatik bik argi anbarrak izango dituzte.

Carlos Gangoiti

Udalak 45.000 euroko partida gorde du urte bukaeran bukatuko den proiektu hau aurrera ateratzeko. Era berean, istripuak ekiditeko ahal den heinean, hiribilduko gobernuak duela 2 hilabete eskas, Carlos Gangoitiko semaforoak beste modu batean kokatu ditu, herriko gune arriskutsua izan delako. Orain arte Jai Alai Frontoiaren ondoan egon den semaforoa San Fidel ikastolaren sarrera nagusira eraman da, gune horretan seguritatea indartzeko.

Horrez gain, Udalak beste semaforo bat jarri du Carlos Gangoiti eta Urkieta kaleen artean, duela urte betzuk oinezko bati heriotza-kolpea eman zioten gunean. Beste alde batetik, Udalak bide seguritatea hobetzeko beste lan batzuk burutzen ari da egunotan, bideak asfaltatuta.