Albisteak

 

Udalak laster ekingo dio Zallo hilerrian dagoen kapera konpontzeari. Denboraren poderioz, kaperak aurrealdeko hormetan eta baita barrukoetan ere, arrakalak dauzka, eta Udalak horma horiek finkatzeko 57.800 euro jarriko ditu.

Tokiko Administrazioak azaroaren 5ean ekingo die zaharberritze lanei. Gauzatu behar izango diren obrak burutzeko epea hilabete eta erdikoa da.

Gernikako Zallo hilerriaren kaperak 95 metro karratu dauzka eta bost metroko altuera. Kapera eraikita dagoen lur-eremuko asentatzearen ondorioz, arrakalak sortu dira azken urteotan. Gainera, azpiharriak hainbat mugimendu ere jasan behar izan dituenez azken urteetan, harlauzak soltatu egin dira. Horrez gain, konpondu beharreko bestelako kalte batzuk ere izan dira.

Babestutako eraikina

Azpiegitura konpontzeaz gain, lan horiekin zimendua indartu nahi da, horretarako mikro piloteak erabilita. Kaperaren eraikina eredugarria izanik, beharrezkoa da sendotzea, dituen neurri ezaugarriak eta eraikuntza ezaugarriak mantenduta.

Izan ere, kaperaren eraikina udalerri mailako babeseko gradu batean dagoenez, aurrealdea dagoen moduan mantendu behar da.