Albisteak

 

Egun kaxkarra zeruan, baina 55.000 lagun inguru hurbildu dira euskal nekazal azoka nagusira. Gernika-Lumoko Udalak eta Kutxabank-ek 3.000 euro burutu dituzte sarietarako; 13:30ean izan zen sari-banaketa. Ortuarietan Berangoko Momoitio baserriak lortu zuen lehenengo saria; Galarretako Azkarra gaztandegiak, ostera, gazte onenaren saria; txilar eztirik onenaren saria Kortezubiko Javier Larrinagarentzat; eta mila-lore eztiaren lehenengo saria Valentin Llonarentzat; Iurretako Portuherri izan da fruta sailean irabazle; Marko upeltegiak lortu du txakolin zuriaren sari nagusia Gure Arbasoak txakolinarekin; Lezamako Erdikoetxek lortu du txakolin gorriaren lehenengo saria; txakolin beltzaren sari nagusia Orduñako Filoxera-rentzat izan da.

Gazta bien enkanteari dagokionean (lehenengo eta bigarren sariak), Xaibor disko-festa enpresaren etxera joan dira biak, biengatik 6.384 euro eskainiz; lehenengo gaztarengatik 5.607 euro eta bigarren saria lortu duen Legazpiko Mantxokaren gaztarengatik 777 euro.

Enkantean lortutako diru guztia hirugarren adinekoen Calzada Egotetxeari emango dio Udalak.