Albisteak

 

Udal Merkataritzako Bulego Teknikoak Eusko Jaurlaritzak eskainitako diru laguntza programa berri baten gaineko informazioa eskainiko du, merkataritza ekintzailetza autonomoen eta enpresen artean suspertzea helburu.

Egitarau berri honen helburua da merkataritza ekintzailetzaren alde egitea, beraien jarduerari 2017ko uztailaren 1etik aurrera ekin dioten PYMEen alde, hain zuzen. Antzinatik merkataritza sektoretik datorren eskaera bati erantzuten dio egitarau honek, merkataritzaren ataleko ikasketak gauzatzeko ikaste-egitarauak eskatu ohi dituztelako esparru horretakoek.

Diruz lagunduko diren jarduerak honakoak dira: enpresa berrien gastuak eta inbertsioak. Hauen artean, lokalaren alokairua, bideragarritasun azterlanak, aktiboak edo web orrien diseinuak daude.

Merkataritza enpresentzat eta autonomorntzat diren laguntza hauek, proiektuaren % 70 lagunduko dute, gehienezko 20.000 eurorekin. Eskatzaile bakoitzak hiru eskabide gauzatu ahal izango ditu. Laguntza eskerak on line tramitatu behar izango dira, www.euskadi.net/misgestiones plataforman. Laguntzak eskatzeko epea azaroaren 9an bukatuko da.

Informazioa gura dutenek eskuratu ahal izango dute Merkataritzako Dinamizazio Bulegora hurbilduta, Merkatu Plazako lehenengo solairuan dagoen bulegora, edo 94 625 79 40 telefonora deituta, zein 630 485 489 zk.ra Whatsapp-ez, edo gatc@gernika-lumo.net helbide elektronikora idatzita.