Albisteak

 

Udalak jarraitu egiten du errepideak egokitzeko planarekin. Oraingoan, Goikoibarra eta Lorategieta inguruetako lanei eman zaie hasiera; jarraipena izango da San Fidel ikastola eta San Juan kalearen arteko errepide zatian, Santa Luziako 46 eta 48 zenbakien artekoan eta Goikoibarrako industria guneko 16 eta 33 zenbakien artekoan ere. Aipatu lanetarako 102.380 euro daude eta barru daude errepideetako seinalizazio margotuaren lanak.

Jose Maria Gorroño alkateak nabarmendu du lan horiek guztiekin udalerriko kale eta errepideetan “trafikua eta segurtasuna asko hobetuko dela”.