Albisteak

 

María Uribe Gernika-Lumoko Ingurumenerako zinegotziak, “Birziklapenean jaioak gara - Reciclar es lo nuestro” kanpainaren instalazioa aurkeztu du gaur. Kanpaina hau Pasealekuan egongo da urriaren 25a arte.

Ecoembesen laguntza duen kanpaina honen helburua da Euskadin enbase guztien birziklatze tasa %60 izatea. Horretarako pertsonen arteko ekonomia zirkularraren printzipioak suspertuko dira. Gure udalerrian birziklatze tasa 2016ko 470.832 kilotik 2017ko 527.329 kilora igo da. Kartoi-paperezko enbaseen kasuan, aurten 702.760 kilo birziklatu dira eta duela bi urte 222.910 kilo. Oro har, Gernika-Lumo birziklatzeren alde agertu da, 2016tik hona %7 gehiago birziklatuta, 2017an %29ko tasa lortu da. Era berean, Urriko Azken Astelehena berton dagoela ikusita, Gernika-Lumoko Udalak eta Ecovidriok, 45 lokaletan bilketarako “atez ate” dispositibo berezia jarri dute martxan, iaz egin zuten moduan. “Vacri” motatako 13 edukiontzi jarriko dira erdigunean eta 9 txosnei gurpildun ontziak emango zaizkie, beiraren bilketa eta birziklatzea errazteko. Iaz 17.000 kilo jaso ziren (9000 igandean eta 8000 asteartean).

Kanpaina ibiltaria

“Birziklapenean jaioak gara - Reciclar es lo nuestro”   kanpainak hiru eremu ditu, erakustekoa, ludikoa eta kanpoko jarduerarakoa. Eremu guztietan parte hartzea garrantzitsua izango da, herritarrengana helduta helburu bikoitza betetzeko: gehiago birziklatzeko zer egin daitekeen, aitzakiak alde batera utzita, eta zelan birziklatu modu egokiago batean, edukiontzi bakoitzean jarri behar den hondakina zein den informatuta. Herrian zehar ibiliko diren lehenengo eta bigarren hezkuntzako ikasleei bisita gidatuak egingo zaizkie euskaraz.

Kanpainaren edukia

Kanpainaren erakusketa eremuak, Euskadiko hondakinentzako planak dituen helburuak hedatuko ditu, informazio-panelak erabilita, era ulergarrian eta grafikoan. Azpimarratuko dute, herritarrek birziklatzean duten garrantzia eta  ekonomia biribilaren gaineko aholku erabilgarriak emango dira, hondakinak gutxitu, birziklatzeko eta berriro erabiltzeko.