Albisteak

 
“Nik Gernikan” merkataritza kanpainaren iragarkia, datorren ostiralean, urriak 26, aurkeztuko da 20:30ean, Merkurio Iturriaren aurrean, baina euria eginez gero, Merkatu Plazara aldatuko da aurkezpen saio hau. Lau hilabeteetan zehar gauzatutako lan hau Gernikako merkatariek Mikel Santamarina euskal aktorearekin batera grabatu dute. Aktore honek “La higuera de los bastardos” edo “Preguntador” filmak grabatu ditu, besteak beste. Bideo honen helburua “Nik Gernikan” kanpainaren barruko helburua da, tokiko merkataritza balioz hornitzea, eta establezimendu horietan lan egiten duten pertsonak protagonista izatea, gure balorea den merkataritza txikia eta dituen hurbiltasuna, tratu pertsonalizatua eta konfiantza bultzatzeko.